XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zientziaren beharrak zutik jarraituko du, ez espezialista gutxi batzuetara mugatua, herri guztiaren bizitzako ondare amankomun bezala baizik.

Oraindik asko da egiteko gelditzen dena.

Lehena eta urratsik zailena zera da: Dagoeneko eskuratuta dugun zientzia guztia, ditugun gaitzak gainditzeko erabiltzea.

Bigarren pausoa, ikerkuntza berriak ere helburu horretara eta guztion bizitza eta ongizatea mantentzera gidatzea izango litzateke.

Baina, etorkizunari aurrea hartuz, oraindik barruntatu ere ez diren arriskuak aurkitzera zuzendu behar da ikerkuntza.

Eta, era berean, zentzu positiboan, gauza, material berriak eta prozesu berriak aurkitu behar ditugu eta batez ere ekintza sozialerako erakuntzaren oinarri berri eta eragileak.

Giza pentsamenduaren lana jakintzarekin bakarrik hasten dela esan nahi du honek.

Iraganaldian, Historia giza asmoen, ekintzen eta gertakizunen deskribapena izan da; baina, askotan, giza asmo haiek oso urrun zeuden kontzienteki jarraitzen ziren helburuetatik.

Baina Historian sakondu ahala ikusi eta ikasi, munduko indarrak eta lege historikoak geroz eta arau formalago bihurtuko dira, gizakiaren iharduna kontzienteago eta era planeatuagoan zuzentzeko.

Giza zientziaren aurkikuntzei buruz Engels-ek esaten zuen bezala, Gizadiaren benetako historia oraindik ere hasten ari gara.

BONBA ATOMIKOA.

Gizakia atomoaren indarraz jabetu denetik (1945), zientziak ekarri duen ezagumendu honen erantzukizuna nork eta nola administratu, da gizadiaren hil-ala-bizizko arazo ideologiko eta politiko larri eta astunena.

Jakitateak ez dakar, beste gabe, biziarentzat segurtasunik.

Itxarokizun paregabeak eskaintzen ditu zientziak, baina baita arrisku orainarte ezezagunak ere.